lunes, 23 de noviembre de 2009

Oliviero Toscani: giza senetik eskandalora

Oliviero Toscani 18 urtez United colors of Benetton marka iragartzen eman zituen. Denbora tarde horretan marka italiarra munduko ezagunenen artean kokatzea lortu zuen, bere izena mundu mailan ezaguna bihurtuz.

Toscaniz ari garenean publizitateaz ari gara, baina ez edonolako publizitateaz, mundua asaldatu zuen publizitateaz baizik. Iragarki arruntak ez bezala Toskanik egindakoetan ez zen produkturik agertzen, bere helburua saltzea zen arren ez zen produktu baten salmenta soila buruan zeukana bere publizitatea garatzerakoan, haratago jo zuen bere publizitatea giza baloreak nabarmentzeko eta gizarte arazoak salatzeko erabiliz.

Toscanik landutako gaien artean HIESA, arrazakeria, bazterkeria, sexismoa, gerra eta halako giza arazoak aurki ditzazkegu. Batzutan irudi goxoez, beste askotan errealitatearen aurpegirik gordinena erakutsiz, baina inor axolagabe utzi gabe, polemika sustatuz beti. Hortik datorkio bere ospea mundu osoan gizartean zeuden garatuezinezko gaiak panel erraldoietara etaman zituelako, gehienek isiltzen zutena, ohiuka esanez.

Eta esaten den moduan irudi batek mila hitzek esatea lortzen ez dutena erakusten duenez, jarraian Toscaniren kartel ospetsuenetarikoak jarriko dizkizuet. Besterik gabe, gozatzeko.










No hay comentarios:

Publicar un comentario