jueves, 17 de diciembre de 2009
jueves, 10 de diciembre de 2009
Saltzeko irudiak
Urtero Kreatibo espainiar talde batek urteko publizitate kanpairik hoberenak liburu batean batzen dituzte. Aurtengoa berezia izango da, aurtengoa hamargarren urtekoa izango baita. Eta hamargarren urteurrena ospatzeko azken hamar urte hauetan publizitateak emandako iragarkirik ikusgarri, kreatibo, berrienak... jaso dituzte. Bertan telebista, prentsa eta irratirako "betiko" iragarki berrienaz gain iragartzeko metodo berrienak ere daude hala nola marketin virala edo gerrilla marketina.
Liburu hau 400 orrialde izango ditu non 1800 iragarki aurkituko ditugun. Bitxikeri bezala liburuaren azala tenperaturaren arabera kolorez aldatuko da.
Ale hau lortu nahi duenek liburudenda berezituetara jo beharko du eta gainera prisa eman ze bakarrik 1100 ale argitaratuko dira. Beranduago iritsiko dena internet bidez lortu ahalko du www.clubdecrativos.com

lunes, 23 de noviembre de 2009
Oliviero Toscani: giza senetik eskandalora
Oliviero Toscani 18 urtez United colors of Benetton marka iragartzen eman zituen. Denbora tarde horretan marka italiarra munduko ezagunenen artean kokatzea lortu zuen, bere izena mundu mailan ezaguna bihurtuz.
Toscaniz ari garenean publizitateaz ari gara, baina ez edonolako publizitateaz, mundua asaldatu zuen publizitateaz baizik. Iragarki arruntak ez bezala Toskanik egindakoetan ez zen produkturik agertzen, bere helburua saltzea zen arren ez zen produktu baten salmenta soila buruan zeukana bere publizitatea garatzerakoan, haratago jo zuen bere publizitatea giza baloreak nabarmentzeko eta gizarte arazoak salatzeko erabiliz.
Toscanik landutako gaien artean HIESA, arrazakeria, bazterkeria, sexismoa, gerra eta halako giza arazoak aurki ditzazkegu. Batzutan irudi goxoez, beste askotan errealitatearen aurpegirik gordinena erakutsiz, baina inor axolagabe utzi gabe, polemika sustatuz beti. Hortik datorkio bere ospea mundu osoan gizartean zeuden garatuezinezko gaiak panel erraldoietara etaman zituelako, gehienek isiltzen zutena, ohiuka esanez.
Eta esaten den moduan irudi batek mila hitzek esatea lortzen ez dutena erakusten duenez, jarraian Toscaniren kartel ospetsuenetarikoak jarriko dizkizuet. Besterik gabe, gozatzeko.

miércoles, 18 de noviembre de 2009
publizitateari eskeinitako bloga
Badira antzeko produktuak saltzeko iragarki oso ezberdinak. Azkenaldian jada produktuaren ezaugarriak eta hauek ekartzen dituzten onurak dirudienez ez dute saltzen. Orain markek erabaki dute produktuak saldu beharrean sentipenak salduko dituztela, entretenimendua, artea. Pertsna askok ez dute hau ulertzen, uste dute gu engainatzeko besterik ez dutela egiten, baina ez dute kontuan hartzen publizitatea gure neurrira egindako zerbait dela. Horregatik nik nire bloga eskeini nahi diot publizitateari, artea egiteko era berriari.
martes, 3 de noviembre de 2009
Lotsagarria
Azken boladan nafarroako berriak izatea ez da batere atsegina bereziki euskal girokoak baldin badira. Saiatu saiatzen gara gogorki gainera, dauzkagun indar guztiekin nafarroak badaukan iragan euskaldunari eusten baina ez dute trabak besterik jartzen.
Nafarroako gorbernuaren azkena, euskal ikastetxeen testuliburuen zerrenda beltzak. Irailean hezkuntza departamentuak ikasliburu batzuk aztertzeko agindua eman zuen "Euskal herria" hitza ateratzen omen zelako. Behin oficialtasuna kenduta euskarari eta euskal nortasun ikurra guztiak ez bada gehienak debekatu dituztela ikastetxetara jotzen dute, non Euskal herria zentzu kulturalean ere erabili ezin den.

Lotsagarria benetan, Euskal Herriko Hiriburuan, halakoak gertatzea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)